SALCEDOKO XXVIII. XAKE TORNEOA.

 (2013ko abenduaren 28an jokatua, Espainiako Kantabriako Pielagosko Bioño herrian).

 

(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2013ko ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).

 

 

 

Larunbatean jokatu zen. Antolatzailea: Salcedo Xake Taldea. 5 minutuko partidak izan ziren, 22 talderekin.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Solvay A (Torrelavega, Kantabria, Espainia).

2)    Salcedo (Pielagosko Bioño, Kantabria, Espainia).

3)    Santurtzi A (Bizkaia, Euskal Herria).

4)    Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria).

5)    Grupo Covadonga Hotel La Boroña (Gijon, Asturias).

6)    Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria).

7)    Gambito (Santander, Kantabria, Espainia).

8)    Castro Urdiales.

9)    Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria).

10) Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria).

11) Al Mas Odi (Pielagosko Renedo, Kantabria, Espainia).

12) Círculo Recreo (Torrelavega, Kantabria, Espainia).

13) Solvay B (Torrelavega, Kantabria, Espainia).

14) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria).

15) Liendo (Kantabria, Espainia).

16) Santurtzi B (Bizkaia, Euskal Herria).

17) Regatas (Santander, Kantabria, Espainia).

18) Campoo (Kantabria, Espainia).

19) UGT (Santander, Kantabria, Espainia).

20) Pielagos (Kantabria, Espainia).

21) Sardinero (Santander, Kantabria, Espainia).

22) Torres Blancas (Santander, Kantaria, Espainia).

 

         EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.

 

1)    Solvay A (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 12 puntu.

2)    Salcedo (Pielagosko Bioño, Kantabria, Espainia) – 10 puntu.

3)    Santurtzi A (Bizkaia, Euskal Herria) – 8 puntu.

4)    Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu.

5)    Grupo Covadonga Hotel La Boroña (Gijon, Asturias) – 6 puntu.

6)    Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 5 puntu.

7)    Castro Urdiales – 4 puntu.

8)    Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 3 puntu.

9)    Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 2 puntu.

10) Al Mas Odi (Pielagosko Renedo, Kantabria, Espainia) – Puntu bat.

11) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – Puntu bat.

 

         EUSKAL ZIRKUITUKO SAILKAPEN NAGUSIA (34 TORNEO JOKATUTA).

 

1)      Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 116 puntu (20 torneo).

2)      Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 97 puntu (19 torneo).

3)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 94 puntu (11 torneo).

4)      Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 92 puntu (8 torneo).

5)      Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 80 puntu (16 torneo).

6)      Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 72 puntu (14 torneo).

7)      Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 70 puntu (17 torneo).

8)      Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 67 puntu (14 torneo).

9)      Castro Urdiales – 66 puntu (12 torneo).

10)  Altzaga (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 63 puntu (7 torneo).

11)  Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 57 puntu (8 torneo).

12)  Eibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 50 puntu (8 torneo).

13)  Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 46 puntu (4 torneo).

14)  Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 40 puntu (4 torneo).

15)  Grupo Covadonga (Gijon, Asturias) – 35 puntu (4 torneo).

16)  SAL (Sociedad Ajedrecística Logroñesa) (Logroño, Espainia) – 35 puntu (4 torneo).

17)  Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 33 puntu (8 torneo).

18)  Arrasate/Arlutz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 29 puntu (3 torneo).

19)  Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia, Euskal Herria) – 29 puntu (5 torneo).

20)  Azkoitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 25 puntu (4 torneo).

21)  Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 23 puntu (3 torneo).

22)  Tolosa (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 21 puntu (4 torneo).

23)  Getxo (Bizkaia, Euskal Herria) – 20 puntu (3 torneo).

24)  Larrasoloeta (Durango, Bizkaia, Euskal Herria) – 20 puntu (6 torneo).

25)  Calasanz (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 19 puntu (2 torneo).

26)  San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 19 puntu (3 torneo).

27)  Alfil (Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 18 puntu (4 torneo).

28)  Liebana (Potes, Kantabria, Espainia) – 15 puntu (3 torneo).

29)  Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 14 puntu (3 torneo).

30)  Elgoibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 14 puntu (4 torneo).

31)  Beraun Bera (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 10 puntu (torneo bat).

32)  Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 10 puntu (3 torneo).

33)  Paz de Ziganda (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 8 puntu (torneo bat).

34)  Ermua (Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu (torneo bat).

35)  Arambizkarra (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 7 puntu (2 torneo).

36)  Laudio (Araba, Euskal Herria) – 7 puntu (2 torneo).

37)  E4 Bilbao (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 5 puntu (torneo bat).

38)  Santikutz (Legazpi, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 5 puntu (torneo bat).

39)  Deba (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 4 puntu (torneo bat).

40)  Gallarta (Abanto Bizkaia, Bizkaia, Euskal Herria) – 3 puntu (torneo bat).

41)  Al Mas Odi (Pielagosko Renedo, Kantabria, Espainia) – Puntu bat (torneo bat).

 

         SOLVAY-REN DENBORALDI EDERRA BIRIBILDUA, BAINA ZIRKUITORIK GABE.

 

            Solvay A taldeak iaz bezala Salcedoko torneoko garaile izan zen. Bai denboraldian zehar egindako lanean bai torneo honetan Abadiño laugarren tokian uztean erakutsi du Zirkuitua irabazteko ahalmena bazuela. Hamar torneorik onenak puntuagarriak dira eta zortzi jokatuta ezin da buru-buruan ibili. Zortzi torneo horietatik zazpitan 12 puntuak eraman ditu Solvay Torrelavegako taldeak. Horregatik, erran daiteke bere denboraldia ederra izan dela, nahiz eta Zirkuituko garaipenaren ginga falta izan zaion.

 

            Hauek dira aurtengo Zirkuituan Solvay taldeak irabazitako 6 torneoak: Apirilaren 20an Liebana Haraneko III. Torneoa, ekainaren 8an Abanto Bizkaiako XVI. Torneoa, ekainaren 16an Leioako VII. Torneoa, irailaren 28an Portugaleteko XXIX. Torneoa, abenduaren 15ean Castro Urdialesko Torneoa eta abenduaren 28an Salcedo XVIII. Torneoa.

 

            Hala ere, laugarren postutik aurrerako pausorik ezin izan du eman azkeneko garaipen honekin. Nahiko atzerapena bazuen hirugarrenarekiko.

 

            Hain zuzen ere, postu hori Mikel Gurea taldearentzat izan da. Itsas Zaldunak taldea aurreratzeko itxaropenarekin abiatu zen Salcedora, baina ezinean aritu zen. Itsas Zaldunak seigarren geratzen zen bitartean, Mikel Gurea hamalaugarren amaitu zuen. Beraz, Zirkuituko bigarren postua talde santurtziar horrentzat.

 

            Anekdota moduan aipatu beharra dago Bergaran akta batean emaitza gaizki jartzea bigarren postua galtzeko arrazoia izan daitekeela, Mikel Gurearentzat. Orduan 3 edo 4 puntu gehiago eskuratuko zituen. Hiru izanez gero, ezberdinketarako sistema orokorra erabilita erabakiko litzateke bigarren postua. Noski, jokatzen jakiteaz gain, aktak betetzen jakin beharra dago.

 

            Denboraldiko azken torneoan Salcedo (bere etxean) eta Santurtzi oso indartsu aritu ziren. Horren ondorioz, Abadiño laugarren postuan utzi zuten eta Covadonga bosgarrenean. Salcedo 11. tokian geratu da Zirkuituan.

 

         TORNEO HONETAKO AZKEN URTEETAKO HISTORIA.

 

            2008. urtean, XXIII. Torneoan: Torrelavegako Selekzioa (Torrelavega, Espainia).

            2009. urtean, XXIV. Torneoan: Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa, Euskal Herria).

            2010. urtean, XXV. Torneoan: Gambito (Santander, Espainia).

            2011. urtean, XXVI. Torneoan: Hotel La Boroña (Gijon, Asturias, Espainia).

            2012. urtean, XXVII. Torneoan: Solvay A (Torrelavega, Kantabria, Espainia).

            2013. urtean, XXVIII. Torneoan: Solvay A (Torrelavega, Kantabria, Espainia).

 

2013-12-28.

 

Iturria: Txelu Fernandez Gutierrez (EXF-FVA).